Txakolia, Refor eta Elexazar, Aztarna elkarteko jardunaldien protagonistak

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 28a, 07:00
Juanjo Hidalgo Elexazarreko indusketa gunean.

Aztarna etnografia elkarteak hiru hitzaldi antolatuko ditu urriko lehen astean eta Amurriorekin harreman estua duten hiru gai landuko dituzte.

Aztarna etnografia elkarteak jardunaldiak egingo ditu lehenengo aldiz urriaren 4tik 6ra bitartean. Hitzaldi guztiak Katekesi Aretoan izango dira eta 19:00etan abiatuko dituzte.

Solasaldi guztiek harremana dute Amurrio eta inguruetako historia eta ohiturekin. Horrela, hitza hartuko duen lehenengo aditua Salvador Velilla izango da. Udaleko kultura arduraduna izandakoak landuko du Nerbioigoienako txakolinaren historia.

Hurrengo egunean Ramon Zurimendi Aztarna elkarteko presidentearen txanda helduko da eta historialariak azalduko du Refor eraikinaren bilakaera, 102 urte bete baititu.

Azkenik, Juanjo Hidalgo arkeologoak Elexazar aztarnategian egindako indusketetan topatutakoaren berri emango du. Amurrioko ingurune horretan Erromatar garaiko herrixka baten arrastoak ikertu ditu Hidalgok hainbat kanpainatan.

Aztarna elkartearen lehenengo jardunaldiak hauek izango adira ere, ezin da ahaztu taldeak lan handia egiten duela; aldizkaria argitaratzen du, museo etnografikoa dute Reforren eta indusketak eta ikerketak sustatzen dituzte. Horrez gain, Gerra Zibilari buruzko liburua argitaratu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide