Aloriako Jai Batzordeak jakinarazi du abuztuaren 30ean egindako parrilladan 900 euro biltzea lortu zuela. Adela Bizkaia elkartea laguntzera bideratu dute diru hori. Alboko Esklerosis Amiotrofiko gaixotasunaren kontra dihardu talde horrek.
Parrilladaren bitartez ez ezik, borondatezko ekarpenak ere jaso zituen jai batzordeak eta horregatik guztiagatik, Aiaraldea Komunikabidera mezua bidali dute, egitasmoan parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko. Adela Bizkaia elkarteak ere eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten guztiei.
Irailaren 30ean, ekintza jendetsu horretaz gain, herri bazkaria ere egon zen Alorian.