Asteburuan zabaldu ditu Arabako EH Bilduk zenbait udalerriko zerrendabururen izenak udal hauteskundeetara begira. Eskualdeari dagokionez, Artziniega eta Amurrioren alkategaiak zeintzuk izango diren azaldu dute. Artziniegan Joseba Vivancok errepikatuko du eta Amurrion, ordea, Jon Berganzak izango du alkatetza eskuratzeko ardura.
Indarrean dagoen legealdian Jon Berganza zinegotzia da Amurrion eta koalizioko ordezkaria da ere Aiarako Kuadrillan. EH Bilduren aurreko hauteskunde zerrendetan bosgarren postua hartu zuen. Hurrengo urteko bozketetan, ordea, alkategai izango da, Iñaki Ibarluzearen tokia hartuta. Hautaketa prozesuari dagokionez, erakundeak proposatu zien izena bere oinarriei eta hauek berretsi dute hautagaitza.
Berganza 1983an jaio zen, Herri Lanetako ingeniari teknikoa eta Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria. Laneko Arriskuen Prebentzioko masterra ere badu eta administrazioan lan egiten du. Amurrioko herrigintzari dagokionez, Amurrio Skaut Taldean aritu da hainbat urtez.