Bihar lehiatuko da Amurrioko Krosaren IV. edizioa eta antolatzaileek badakite proba arrakastatsua izango dela parte hartzearen aldetik. Izan ere, guztira 643 atleta batuko dira irteeran.
Kategoriaka aterako dira 10:00etatik aurrera eta izen-emateari dagokionez, horrela banatu dira:
- 10 urte azpikoak: 58 (26 mutil, 32 neska)
- 12 urte azpikoak: 97 (46 mutil, 51 neska)
- 14 urtetik azpikoak: 83 (31 mutil, 52 neska)
- 16 urtetik azpikoak: 93 (43 mutil, 50 neska)
- 18 urtetik azpikoak: 37 (24 mutil, 13 neska)
- 20 urte azpikoak: 19 (12 mutil, 7 neska)
- Senior: 68 (49 mutil, 19 neska)
- Master: 70 (57 mutil, 13 neska)
- Herrikoia: 80 (66 mutil, 14 neska)
- Kros egokitua: 38