Azoka solidarioa atondu dute Amurrioko zeramika tailerreko ikasleek, Aefat elkartearen alde

Txabi Alvarado Bañares 2022ko abe. 23a, 22:25

Azoka solidarioa antolatu dute gaur Amurrioko zeramika tailerreko ikasleek. Ikasturte honetan eginiko piezak jarri dituzte salgai Elexondo kaleko lokal batean, Aefat elkartearentzat dirua biltzeko. Horrez gain, saski bat ere zozketatu dute egunaren amaieran, helburu berarekin. 

Ataxia telangiectasia gaixotasuna duten pertsonen eta euren familien elkartea da Aefat, eta azken urteetan makina bat jarduera egin dira eskualdean bere jarduna finantzatzeko. Azkenetarikoa Urduñan izan zen, iragan uztailean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide