Margoketak egin eta kartelak itsatsi dituzte gaur gauean Laboral Kutxak Amurrion duen bulegoaren fatxadan, urtarrilaren 28an Gazte Koordinadora Sozialistak egingo dituen mobilizazioen deialdia zabaltzeko. GKSk manifestazio bana egingo du egun horretan Bilbo eta Iruñean, "enpresari eta agintarien erasoaldiaren aurrean gazte langileak borrokara batzeko".
Gazte eragile horren Aiaraldeko taldeak hainbat ekimen egin ditu azken asteetan deialdia zabaltzeko. Futbol partida, hitzaldia edota kontzertuak egin dituzte, besteak beste.
