LAN ISTRIPUA

Sekuelak izango ditu Tubos Reunidos enpresan astelehenean larriki zauritutako langileak, baina bere bizitza ez dago arriskuan

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 22a, 15:26

Amurrioko Tubos Reunidos enpresan jazo zen gertakaria. / Aiaraldea.eus

Astelehenean lan istripua gertatu zen Tubos Reunidos enpresan eta PINE konpainiako langile azpikontratatuak izan ziren zaurituak. Horietako bat gainera, larri dago, Gurutzeta Ospitaleko erredura larrien unitatean.

PINE Instalaciones y Montajes enpresako langile batzordeak prentsa oharra zabaldu du salatzeko astelehenean Tubos Reunidos enpresan gertatutako istripua.

Hasteko, argitu dute ezbeharrak bi behargin kaltetu zituela, baina baten kasuan ondorioak askoz larriagoak direla: "Gurutzetako Ospitaleko erredura larrien unitatean dago, eta esan dietenaren arabera, ez dago bizia galtzeko arriskuan, baina istripuak ondorioak utziko dizkio, eta sendatzeko prozesua luzea eta zaila izango da".

Halaber, azaldu dute beste langileak zorte hobea izan zuela, sendaketak fabrikan egin ahal izan zizkioten eta, mutuatik igaro ondoren, etxera bidali zuten.

Bien kasuan, babesa adierazi nahi izan diete, eurei zein euren haien senideei, lagunei eta lankideei ere, eta azkar osatzea opa diete.

Informazio falta

Lehenik eta behin, PINEko langile ordezkariek salatu dute istripua gertatu izana, baina nabarmendu dute informazioa ez zaiela eskaini segurtasun-batzordearen bitartez: "Beste kanal batzuetatik izan dugu horren berri".

Horregatik, exijitu dute ikerketa sakona egitea eta beharginen ordezkariek parte hartzea. Istripuak gerta ez daitezen, prebentzio neurriak eta trebakuntza eskatu dituzte: "Istripu larri bat baino gehiago izan dugu eta heriotza ekarri duenik ere bai".

Hori guztia dela medio, ostiralean elkarretaratzea egingo dute Zamudioko Ugaldeguren II industrialdean, 14:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide