AZKEN ORDUKOA

Bi langile zauritu dira Tubos Reunidosen eta horietako bat oso larri dago

Txabi Alvarado Bañares 2023ko ots. 21a, 18:00

Tubos Reunidosen jazo da ezbeharra. / Aiaraldea.eus

Pine Instalaciones y Montajes enpresa azpikontratatuarentzat egiten dute lan bi beharginek, ELA sindikatuak azaldu duenez.

Lan istripu larria jazo zen atzo Tubos Reunidosen, ELAk jakinarazi duenez. Sindikatuaren aburuz, 14:30ak aldera izan zen ezbeharra, tentsio handiko lanabesak zeuden eremu batean. 53 eta 58 urteko bi behargin zauritu ziren, eta horietako bat "oso larri" dago. 

Biak ala biak zeuden Pine Instalaciones y Montajes enpresa azpikontratatuarentzat lanean, eta mantenu eginkizunak gauzatzen ari ziren fabrikan. ELAk jakinarazi du informazio gehiago biltzen ari dela gertatutakoa argitzeko. 

Iturri sindikalek Aiaraldea Komunikabideari aipatu dietenez, oso larri dagoen beharginak lehen graduko erredura ugari ditu gorputzean. Atzo Ertzaintza, larrialdi zerbitzuak eta Osalan bertaratu ziren lantegira, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Aurtengo lan heriotza eta istripuak

2023an sei langile hil dira Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz. Lehen lan heriotza Izarran izan zen. Bakarrik lanean zegoen Laudioko bizilagun bat zendu zen herri horretako Kutxabankeko bulegoan, bihotzeko baten ondorioz. Duela astebete, aldiz, lan istripua izan zuen Erretes Lantenon baso lanetan ari zen behargin batek. Ondorioz, aurtengo hirugarren lan istripua da Tubos Reunidosekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide