Promozio mailara itzuliko da Iker Larrazabal, "amets bat beteta", Urrutikoetxea guztiz osatu ostean

Aitor Aspuru Saez 2023ko mar. 2a, 11:30

Iker Larrazabalek esperientzia bikaina izan du azken asteetan. / Aiaraldea.eus

Mikel Urrutikoetxea pilotariak atzean utzi ditu lesio batek sortutako arazoak eta binakako profesional txapelketan jokatuko du berriro asteburuan. Horrek esan nahi du Iker Larrazabal promozio mailan arituko dela berriro. Baina, Aiaraldea Komunikabideari aitortu dionez, oso positiboa izan da azken hiru asteetako esperientzia.

Mikel Urrutikoetxeak Binakako Txapelketa profesionala jokatuko du asteburuan, bizkarrean zituen minak gainditu baititu. Ondorioz, Iker Larrazabal amurrioarra promozio mailan lehiatuko da berriro, berak ordeztu baitzuen Zaratamoko kirolaria.

Larrazabal pozik dago eta Aiaraldea Komunikabideari adierazi dio bere ohiko kategorian dena emateko jokatuko duela.

Hori bai, azken hiru asteetan izandako esperientzia oso berezia izan da amurrioarrarentzat. Pasa den asteburuan Altuna III. pilotariaren aurka neurtu zituen indarrak eta, nahiz eta berak eta Albisuk partida galdu zuten, gustura geratu zen Larrazabal: "Pena izan zen galtzea eta puntua ez eskuratzea Urrutikoetxearentzat, baina nik %100 eman nuen eta Albisuk izugarri lagundu ninduen. Hala ere, Altunaren kontra jokatzea ametsa betetzea izan da, ez da egunero egin dezakezun zerbait".

"Altunaren kontra jokatzea ez da zerbait egunero egin ahal dena. Ametsa bete izan dut", adierazi du Iker Larrazabalek.

Berez, Larrazabalek partida ona egin zuen eta 22-19 bukatu zen norgehiagoka. Altunak bazuen finalerdiak jokatzeko txartela, baina ahalegindu zen beste puntu bat gehitzen eta kontzentrazio eta indar guztiak behar izan zituen horretarako.

Hiru partida

Guztira, hiru partida jokatu ditu Amurrioko pilotariak eta bakarra irabazi du, Rezusta eta Etxebarriaren kontra jokatutakoa, hain zuzen.

Dena den, aintzat hartu behar da beste bi norgehiagokak Binakako Txapelketa profesionaleko ligaxkako lehen bi sailkatuen aurka izan direla eta emaitzak estuak izan direla. Esaterako, Elordi eta Zabaletaren partida, sailkapeneko buruen kontrakoa, 22-16 amaitu zen eta Larrazabalek 13 puntu egitea lortu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide