Jendetzak egin du bat Amurrioko Mugimendu Feministak deitutako manifestazioarekin. Aldarrikapenak soinean, 19:00etan abiatu da mobilizazioa Juan Urrutia plazatik, "zaintza sistema irauli dena aldatzeko" lemapean.
Zaintza eskubide unibertsala izan behar dela aldarrikatu dute ibilbidean zehar. Hain zuzen ere, Amurrioko nagusien egoitzan egin dute geldialdia, bertako langileei elkartasuna adierazteko.
Manifestazio osteko hitzartzean, greba orokor feminista baterako urratsak emateko gonbita luzatu diete plazan elkartutako ehunka feministei. Prozesu luze eta kolektibo baten abiapuntutzat kokatu dute gaurko mobilizazioa.