Gaur eguerdian hasi dira San Joseko jaiak. Amurrioko auzoko bizilagunek euren etxeetako balkoiak apaindu dituzte jaiei hasiera emateko, eta 12:00etan piztu dute lehen suziria. Trikipoteoa abiatu dute segidan, eta gero dozenaka lagun bildu dira Zabaleko Eskolako frontoian eginiko indaba janan.
Auzokoak izango dira protagonista arratsaldean zehar egingo diren jardueretan. Gauean, aldiz, kanpoko jende ugari bertaratuko dela aurreikusi dute. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa. Amurrioko Gaztetxeak, bere aldetik, musika eskaintza antolatu du gaur eta biharko.
Argazkiak: Chris GDPhoto eta Txabi Alvarado Bañares