Gizonezko batek emakume bat erail zuen asteartean -maiatzak 18- Orion, etxean manipulatutako arma bat erabiliz. Indarkeria matxistak Euskal Herrian aurten eragindako lehenengo hildakoa da Lourdes del Hoyo.
Emakumeen Mundu Martxaren deialdiarekin bat eginik, mugimendu feministak Orioko erailketa deitoratzeko elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Amurrioko Juan Urrutia plazan.
Indarkeria matxistaren "egiturazko izaera" salatu zuten, eta "lehen mailako arazo politikotzat" hartzeko beharra azpimarratu. 2003az geroztik 113 emakume eta 11 haur erail dituzte Euskal Herrian.
Argazkiak: Amurrioko Mugimendu Feminista