600 euroko isuna jarri diote Ernaiko kide bati Ertzaintzaren sarekada batean esku-hartzeagatik

Erredakzioa 2023ko eka. 8a, 11:48

Ertzaintzaren aurka Ernaik Amurrion jarritako pankarta bat. / Ernai Aiaraldea

Martxoaren 31n Ertzaintzak operazioa egin zuen Amurrioko zenbait lonja eta tabernetan. Ernai gazte antolakundeak poliziaren "jarrera oldarkorra" salatu du, operazioaren helburua "gazteak eta migranteak kriminalizatzea" zela azalduz. Ernaiko militante batek 600 euroko isuna jaso du, operazioan esku-hartzeagatik.

Laudioko Ertzain-etxeko agenteek drogra-trafikoaren aurkako operazioa egin zuten martxoaren 31n Amurrion. Polizia herriko bi tabernatan eta gazte-lokal batean sartu zen, polizia-txakurrez lagunduta, "txikizkako droga-salmenta detektatzeko eta horren kontra jarduteko", Ertzaintzak berak zabaldutako ohar baten arabera.

Poliziak berak zabaldutako informazioaren arabera, 14 lagunek jazo zuten salaketa martxoaren 31ko operazioan. Zazpi herritar ikertuak izan ziren ustezko droga-trafiko delitu bat leporatuta. Beste sei gazteri Herritarren Segurtasunerako Legea urratzea leporatu zien poliziak "leku publikoetan substantzia sorgorgarriak edukitzea eta kontsumitzea leporatuta". Azken salatua ostalaritza establezimendu bateko zerbitzaria izan zen.

Ernaik gogor salatu zuen polizia operazioa, "gazteak eta migranteak kriminalizatzea beste helbururik ez zuela" azalduz. Polizia agenteen "jarrera oldarkorra" ere salatu zuten gazte erakundeko kideek.

600 euroko isuna

Bi hilabeteren ostean, Ernaiko kide batek 600 euroko isuna jaso du operazio horretan esku hartzeagatik. Antolakundetik azaldu dutenez, lonja batean identifikatuak izaten ari ziren gazte batzuei laguntza eskaintzerakoan jaso zuen salaketa Ernaiko militanteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide