Ertzaintzak 14 lagun salatu zituen Amurrion egindako droga-trafikoaren aurkako operazioan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko api. 4a, 17:00

Amurrion egin zuten droga-trafikoaren aurkako polizia-operazioa. / Ernai Aiaraldea

Droga-trafikoaren aurkako operazioa egin zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Amurrion. Zazpi lagun ikertuak izan ziren droga-trafikoaren delitua leporatuta, eta beste zazpi laguni Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zieten. Azken hilabetean gisa honetako operazio gehiago egin dituzte Aiaraldean.

Droga-trafikoaren aurkako operazioa burutu zuten martxoaren 31ko gauean Laudioko Ertzain-etxeko agenteek Amurrion "txikizkako droga-salmenta detektatzeko eta horren kontra jarduteko". Ertzaintza herriko bi tabernatan eta gazte-lokal batean sartu ziren, polizia-txakurrekin lagunduta.

Ertzaintzak berak zabaldutako informazioaren arabera 14 lagunek jazo zuten salaketa ostiral gaueko operazioan. Zazpi herritar ikertuak izatean ari dira ustezko droga-trafiko delitu bat leporatuta. Beste sei gazteri Herritarren Segurtasunerako Legea urratzea leporatu zien poliziak "leku publikoetan substantzia sorgorgarriak edukitzea eta kontsumitzea leporatuta".

Azken salatua, ostalaritza establezimendu bateko zerbitzaria izan zen. Ertzaintzak Herritarren Segurtasunerako Legea urratzea leporatu zion honi ere, "ostalaritza-establezimenduan substantzia sorgorgarrien kontsumoarekiko tolerantzia leporatuta".

Laudioko Ertzain-etxetik zabaldutako informazioaren arabera 150 gramo marihuana, 40 bat gramo haxix eta 10 bat gramo anfetamina, atzeman zituzten Amurrioko operazioan, baita doitasun-balantzak, substantzien dosiak prestatzeko poltsak eta sukaldeko labana bat ere.

Ernairen salaketa

Lekukoen arabera, askoz gehiago izan ziren polizia operazioan identifikatutako herritarrak. Ernai gazte antolakundeak bere aldetik Ertzaintzaren jarduna eta inpunitatea salatu ditu:

Operazio gehiago azken hilabetean

Amurriokoa ez da Laudioko Ertzain-etxetik azken hilabetean bideratutako gisa honetako polizia-operazio bakarra izan. Martxoaren erdialdean Ertzaintza Laudioko bi tabernatan sartu zen eta zigor aktak egin zizkien 20 laguni, eta otsailean beste bi herritar inputatu zituen drogen kontsumo eta salmentaren ondorioz, beste taberna batean operazioa egin ostean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide