EAJk eta PSE-EEk jakinarazi dute nola banatuko dituzten ardurak Amurrioko Udal Gobernuan

Aitor Aspuru Saez 2023ko eka. 30a, 07:30

Txerra Molinuevo alkatea (EAJ) eta Laura Fernandez PSE-EEko zinegotzia, udalbatzaren osaketaren egunean. / Aiaraldea.eus

Jeltzaleek eta sozialistek 150 esku-hartze adostu dituzte eta udal sailak banatu dituzte.

Ekainaren bigarren astean jakinarazi zuten EAJk eta PSE-EEk elkarrekin gobernatuko zutela Amurrion eta berriki zehaztu dituzte zein ardura izango dituen alderdi bakoitzak.

Alde batetik, EAJk honako ardurak hartuko ditu bere gain:

  • Herri segurtasuna, langileak eta herritarren arreta
  • Kirola eta Administrazio Batzarrak
  • Hirigintza, ingurumena eta ekintzak
  • Berdintasuna
  • Euskara, hezkuntza eta gazteria
  • Parte hartzea, komunitate garapena, ekonomia sustapena, nagusiak eta enplegua
  • Obrak eta zerbitzuak
  • Kultura, jaiak eta Antzokia

Bestetik, PSE-EEren esku honakoak geratuko dira:

  • Ogasuna eta aurrekontuak
  • Gizarte ekintza

Bi alderdiek akordio orokor eta zabalagoak dituzte EAEn, eta adierazi dute euren oinarria izango direla kohesio soziala, zerbitzu publikoak, ongizatea edota zaintza.

Programa akordiotik harago, 150 ekintza izango dituzte ardatz. Horien artean daude nagusientzako jantoki proiektua garatzea, urtero enplegu azoka antolatzea, haur-eskolak birgaitzea edota Zaintza Erdigunean programa egikaritzea. Jarduera horiekin guztiekin osatuko dute legealdi plana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide