Punk oi doinuek hartu zuten Amurrioko Gaztetxea ostiral iluntzean, Sembrando Kaos, Sofokaos eta Azken Sustraiak taldeen eskutik. Ondoren, musika estilo aldaketa etorri zen, DJ Arriagaren eskutik.
Azken hilabeteetan hainbat kontzertu antolatu dituzte Gazte Asanbladako kideek. 'Periferiak erdigunera' jaialdia egin zuten martxoan, Odei, Ziztada eta Rlantz, eta Raperu eta Uki artistekin. Maiatzeko azken asteburuan, aldiz, Lukiek eta Penny Fleck taldeak igo ziren San Jose auzoko gune autogestionatuko oholtzara.
Argazkiak: Amurrioko Gazte Asanblada