Dantza Lagunak kuadrillak egitarau propioa kaleratu du

Jone Gartzia Gerra 2023ko uzt. 21a, 14:00
2016an 50. urteurrena ospatu zuen Dantza Lagunak kuadrillak. / Aiaraldea.eus

Abuztuaren 11tik 17ra bitartean kuadrillan Amurrioko jaiez gozatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte. Bazkariak, kontzertu ibiltariak eta poteoak izango dira nagusi, karroza prestaketaz gain.

Abuztuaren 11n emango diete hasiera Amurrioko jai herrikoiei, hainbat elkarte eta eragileren elkarlanarekin. Kuadrillek ere bertan hartzen dute parte eta horregatik Dantza Lagunak kuadrillaren egitarauaren zati handi bat gainerako kuadrillekin batera gozatzekoa da.

Egun horretan, ostiralean, paella egingo dute 11:00etatik aurrera, sabela eta gorputza prest izateko arratsaldeko pintxopote musikaturako eta jai herrikoien txupinazorako. 19:00etan eta 21:00etan izango dira, hurrenez hurren.

Hurrengo egunean, larunbatean, ekintzaz beteta izango dute eguna Dantza Lagunakeko kideek. 11:00etan elkartuko dira San Antonen mahaia jartzeko, 12:00etan kuadrilla poteoa eta kalejira egingo dituzte eta 13:00etan kuadrillaren aurkezpena. Jarraian argazkia egingo dute plazan eta poteoarekin jarraituko dute, San Antonen denek elkarrekin bazkaldu arte. Aurten indar berezia eman nahi diote bazkariari, belaunaldi guztiek parte har dezaten

Bazkalostean, jaiarekin jarraitzeko kuadrilla fanfarrea egingo dute eta 19:00etan berriz elkartuko dira udaletxeko plazan, txupinazoa ikusteko. Segituan elektrotxaranga batek alaituko du giroa eta gauean Jai Herrikoien koordinakundeak Jo Ta Ke erromeria eta DJ 2mino lotu ditu festa luzatzeko.

Igandeko plana arratsaldekoa soilik izango da: 19:00etan Jai Herrikoietako kontzertu ibiltariaz gozatzeko aukera izango dute eta 22:00etan Dantza Lagunak kuadrillako kideek afaria egingo dite Skaut txosnan.

Astelehenean bai, goiz eta arratsalde egongo dira kalean kuadrillako kideak. 12:30ean poteoan ibiltzeko elkartuko dira, 15:00etan kuadrillen bazkarira joango dira eta 20:00etan odoloste-jana egingo dute. Iluntzean, Jai Herrikoien koordinakundeak elektrotxaranga eta kontzertuak prestatu ditu.

Asteartean, abuztuaren 15ean, 12:00etan eta 16:00etan elkartuko dira karrozak prestatzeko. Lana amaituta, 20:00etan elektrotxaranga bat egingo dute eta ostean, 22:00etan, kuadrillako kideak txosnagunean elkartuko dira afaltzeko. Afalostean berriz ekingo diote kuadrillako poteoari.

Egun handia abuztuaren 16a izango da, San Roque egunean. 12:30etik aurrera karrozan ibiliko dira eta bertan bazkalduko dute. 21:00etan azken entsegua egingo dute eta 22:15ean desfilera joango dira. Hurrengo egunean amaituko dira Amurrioko jaiak eta jai herrikoiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide