AMURRIOKO MUGIMENDU FEMINISTA

"Amurrioko jaietan 2 eraso matxista salatu direlako mobilizazioa egingo dugu gaur"

Izar Mendiguren Cosgaya 2023ko abu. 14a, 10:19

Txupinazo egunean salatu ziren bi eraso matxistak. / Aiaraldea.eus

Amurrioko Mugimendu Feministak, Otsemeak taldeak eta Amurrioko Emakumeon* Sareak mobilizazioa deitu dute gaur 19:00etan Juan Urrutia plazan, eraso matxistak salatzeko.

Bi eraso matxista jazo dira Amurrioko jaietan, Mugimendu Feministak jakinarazi duenez. Otsemeak taldeko kideek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, bi erasoren berri izan dute azken egunetan. Lehenbiziko kasua festetan zehar abian dagoen salaketa telefonoaren bidez jaso dute, eragilearen esanetan. Hain zuzen, Amurrioko jaietan zehar 24 orduko arreta eta zaintza ekimena jarri dute abian, eraso matxistarik jasan edo ikustekotan salatzeko: 666 167 220 telefono zenbakia. "Txupinazo egunean, abuztuaren 12an, gertatu ziren salatutako bi erasoak".

"Txupinazo egunean, abuztuaren 12an, gertatu ziren salatutako bi erasoak"

Larunbatean izan zen Amurrioko Jaietako txupinazoa, eta egun bat lehenago abiatu zituzten festak Jai Herrikoien Aldeko Batzordetik.

19:00etan, elkarretaratzea

Amurrioko sare eta eragile feministek mobilizaziorako deia zabaldu dute sare sozialen bidez, adostutako protokoloari jarraiki. Hala, Amurrioko Emakumeon* Sareak, Otsemeakek eta Mugimendu Feministak deitu dute gaur iluntzeko elkarretaratzea Juan Urrutia plazan.

Amurrioko Udalak ere sare sozialen bidez babestu du mobilizazioa: "Amurrioko Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak, Otsemeak eta Emakumeon* Sareak gaur arratsaldeko 19:00etan Juan Urrutia plazan asteburu honetan Amurrion izandako bi eraso matxistak gaitzesteko deitu duen elkarretaratzearekin. Ez ezetza da! Beti".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide