Aloriako Jaiak bihar eta etzi ospatuko dituzte eta, aurreko urteekin alderatuta aldaketa txikiak egin badituzte ere, kutsu herrikoiari eutsi diote, adin guztien nahiak kontuan hartuta eta parranda gaueko ordu txikiak arte luzatzeko asmoz.
Edonola ere, jaia elkartasunarekin uztartuko dute. Aurten ere ADELA Bizkaia elkarteari laguntza ekonomikoa eskainiko diote asteazkeneko parrilladan bilduko duten diruarekin.
Iaz 900 euro jaso zituzten janaria salduta eta borondatezko ekarpenekin. Alboko Esklerosis Amiotrofiko gaixotasunaren kontra aritzen da ADELA elkartea.
Egitaraua
Berez, ospakizunak bihar abiatuko dituzte eta jaiak ez du etenik izango, baina asteazkenean ere egitarau luzea egongo da.
Abuztuak 29, asteartea
07:30 // Jaien hasiera suziriekin eta kanpai hotsekin
12:30 // Meza
13:15 // Triki-poteoa
15:00 // Herri bazkaria
16:30 // Alboradak
17:00 // Mus Txapelketa
18:00 // Xake txapelketa
18:30 // Haur jolasak eta txokolate jana
23:00 // Gauargi erromeria
02:00 // DJ emanaldia
03:00 // Galtzontzilo eta tanga lasterketa
Abuztuak 30, asteazkena
07:30 // Suziriak eta kanpai hotsak
13:00 // Meza
13:30 // Argazki zaharren erakusketa
15:00 // Herri bazkaria
18:00 // Puzgarriak, zezen mekanikoa eta jolasak
21:30 // Elkartasun parrillada (Prezioa: 4 euro)
22:30 // Tutuka kontzertua
24:00 // DJ Nabo