Bihar 11:00etan Haurreskolak Partzuergoaren egoitza nagusiaren aurrean (Otaola hiribidea 29, Eibar) kontzentrazioa egingo dute LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek.
Antolakundeen asmoa da salatzea aste honetan Amurrion gertatutako trafiko ezbehar hilgarria lan istripua izan zela, in itinere gertatutakoa.
Deitzaileek azpimarratu dute Haurreskolak Partzuergoko zentro batean ordezko gisa bere lansaioa amaitu eta etxera itzultzen ari zela izan zuela istripua 32 urteko gizonezkoak.
Mobilizazioarekin ikusarazi nahi dute prebentzio neurriak hartu behar direla lanpostura joateko bidaietan sortzen diren arriskuak ekiditeko.