Iaz egin bezala, Jardunaldi Etnografikoak antolatu ditu berriro ere Aztarna Etnografia Elkarteak. Urriaren 5era arte luzatuko dira hitzaldiak. Ponentzia guztiak Amurrioko Katekesi Aretoan eskainiko dituzte 19:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.
Jesus Mari Garaio laudioarrak inauguratuko ditu Jardunaldiak. Garaiok Baranbiok Arlamendin duen haztegi baten inguruan ikertu du luze, eta bere lanaren emaitzak aurkeztuko ditu, gaur arratsaldeko ponentzian. Asteazkenean Jabi Aspuru Amurrioarraren txanda izango da. Aspuruk Aiaraldeko kartografiaren historiaren gaineko birpasa eskainiko du.
Azkenik, jardunaldiei amaiera emateko Babioko kastroa izango dute aztergai. Ostegunean Jon Obaldia arkeologoa Babio mendiko aurkikuntzen inguruan mintzatuko dira. Hain zuzen ere Burdin Aroko herrixka bat industen ari dira bertan. Honezkero bost kanpaina egin dituzte, eta aurten herrixkaren defentsa sistema ikertzen egin dituzte ahaleginak.