Amurriotik Gasteizera doan autobusak atzerapenekin funtzionatzen duela salatu dute berriro

Aitor Aspuru Saez 2023ko urr. 23a, 18:30

Alavabusek eskaintzen du zerbitzua.

Arabako Foru Aldundiko Alavabus enpresak azaldu du urriaren 30ean sartuko direla indarrean aldaketak egoera zuzentzeko asmoz.

Gaur Leticia Jimenez Ahal Dugu alderdiko Amurrioko alkategaiak berriz salatu du 07:40ean Gasteizera doan autobusa berandu heldu dela herrira. Berak Arabako hiriburuan lan egiten du eta zerbitzuaren ohiko erabiltzailea da.

Jimenezek azaldu du 25 minutu berandu agertu dela garraio publikoa eta horrek ibilgailu pribatua hartzera derrigortzen dituela hiriburuan lan egiten duten beharginak.

Alavabus enpresak berak sare sozialen bidez erantzun dio amurrioarrari eta konpainiak onartu du atzerapenak gertatzen ari direla, erabilera areagotu delako.

Halaber, enpresak adierazi du aldaketak egingo dituztela hori ekiditeko. Zehazki, urriaren 30etik aurrera zenbait ordutegi aurreratuko dituzte. Barkamena ere eskatu du Alavabusek.

Ez da lehenengo aldia Jimenezek publikoki adierazten duela zerbitzua ez dela behar den moduan betetzen. Hain zuzen, irailaren amaieran zabaldu zuen hamabost bidaiari Amurrion geratu zirela autobusean tokirik ez zegoelako.

Kasu horretan ere Arabako Foru Aldundiak zerbitzua indartu zuen, baina Jimenezek eurak zalantzan jarri zuen eraginkorra izango ote zen neurria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide