Pertsiana igo du Espainiako Gizarte Segurantzaren Amurrioko bulegoak, hiru urte baino gehiago itxita eman ostean.
Iragan astean iragarri zuen Denis Itxasok bulego hori eta Guardiakoa berrirekiko zituztela. Espainiako Gobernuko ordezkariak barkamenak eskatu zituen azpiegitura itxita egoteak eragin dituen dituen "arazo burokratikoengatik".
Bulegoa lanegunetan egongo da zabalik 9:00etatik 14:00etara bitartean. Aldez aurretiko hitzordua hartu beharko dute herritarrek nahitaez, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez.
Hiru urte baino gehiago itxita
2020ko otsailetik daramate Amurrioko zein Guardiako bulegoek itxita; hau da, pandemia hasi baino lehenagotik. Bi bulegoetako langileek beste plaza batzuetan lan egiteko hautua hartu zuten, eta ez zen "ordezko egokirik" topatu. Horregatik egon dira itxita, orain arte.
EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen Amurrioko Udalean 2021ean, bulegoaren berrirekitzea eskatzeko.