Aztarna Elkarte Etnografikoak Onomastika topaketen edizio berria prestatu du asteburu honetarako. Azaroaren 10ean eta 11n hitzak eta izenak aztertuko dituzte, "historiaren eta bizitzaren lekukoak" direlako. Hainbat hitzaldi aurkeztuko dituzte horretarako, zenbait hizlariren eskutik.
Amurrioko Katekesi Aretoan egingo dituzte jardunaldiak. Ostiralean 17:00etan inauguratuko dute topaketa. Aitor Aspiazu, Josu Larrañaga, Jesus Mari Garayo eta Amagoia Gezuraga arduratuko dira lehenengo egunean onomastikaren inguruko euren ikerketak azaltzeaz.
Larunbatean 10:15ean ekingo diote egunari. Bigarren saio honetan David Peterson, Joseba Sarrionaindia, Joxemari Sestorain, Iago Irixoa eta Mila Gabiola izango dira hizlari nagusiak. Horrez gain, Enusquera Elkartearen aurkezpena ere eskainiko dute.
Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke.
Joseba Sarrionaindia bigarrenez Aiaraldean
Gogoratu beharra dago Joseba Sarrionaindia durangarrak ez duela lehenengo aldiz Aiaraldea bisitatuko asteburu honetan. Izan ere, Faktoriako oholtza hartu zuen iaz Ines Osinagarekin batera, Olatu arteko txalupa arraroa taularatzeko.