Babioko igoera solidarioa aurkeztu dute gaur Amurrioko Udaletxean

Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 14:06

Gaur aurkeztu dute ekimen solidarioa Amurrioko Udaletxean. / Aiaraldea.eus

Down Sindromea Fundazioa laguntzeko ekimen solidarioa egingo dute abenduaren 23 eta 24an Babio Mendian. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Amurrioko Udaletxean.

Amurrioko Udaletxean elkartu dira gaur Amurrio Trail Taldeko, Down Sindromea Fundazioko, Udal Gobernuko eta tokiko merkataritzako kideak, asteburuko ekimen solidarioaren berri emateko. Urtero bezala, eta herriko trail taldeak antolatuta, Babio mendira igoera prestatu dute.

Bi dira elkartasun ekimeneko hitzorduak. Alde batetik, abenduaren 23an, 18:00etan, abiatuko duten 16 ordu non-stop erronka. Bestetik, biharamunean Juan de Urrutia plazatik abiatuko den VII. martxa herrikoia.

Olentzerok ere parte-hartuko du asteburuko ekimenean, horrela adierazi baitu Amurrioko udalbatza aretoan egindako agerraldian.

Down Sindromea Fundazioaren alde

Aurtengo edizioan Down Sindromea Fundazioa lagunduko dute ekonomikoki. Babio mendira egindako igoera bakoitzeko 5 euro bideratuko dira Down Sindromea bezalako gaitzekin lan egiten duen elkartera. Non-stop erronkan, gainera, nahi duen elkarte eta negozio orok 30 euroko prezioan hauspotu ahalko du igoera bat. Honezkero hainbat elkarte animatu dira hori egitera, Amurrio Trail taldeak sare sozialetan azaldu duenez.

Kirol erronkan parte hartu gabe ere egongo da diru ekarpena egiteko aukera. Trail taldeak txosna solidarioa jarriko du larunbat gauean Juan Urrutia plazan, eta fundazioari emango diote bertan bildutako diru guztia. Larunbat gaua girotzeko, gainera, Lehian erromeriak kontzertua eskainiko du toki berean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide