Amurrioko Antzokira helduko da 2023ko martxoan udalerrian bertan grabatutako Deviant filma. Kevin Iglesias amurrioarra izan da pelikularen ekoizlea eta zuzendari lanetan, aldiz, Daniel Muñoz Cenicero aritu da.
Amurrioko hainbat kokalekutan grabatu zuten filma, nagusiki Villa Fe eta Isusi familiaren jauregietan. Herriko beste hainbat txoko ere agertuko dira zintan, merkatu zaharra eta Cola de Gallo taberna ezaguna tartean.
Deviantek gizonezko ezkondu baten istorioa du hizpide. Protagonistak zitak lortzeko aplikazio baten bidez emakume gazte batekin jarriko da harremanetan eta horrek bere etxera erakarriko du. Neskaren etxera iristean, ordea, honen aita gizonezkoa bahitzen ahaleginduko da, alabak pairatutako abusuengatik mendeku hartu nahian. Filmak komedia eta thrillerra uztartzen ditu.
Estreinaldia Amurrio Antzokian
Hiru emanaldirekin estreinatuko dute filma asteburu honetan Amurrio Antzokian. Lehenengo pasea otsailaren 2an 19:00etan eskainiko dute, eta, bertan, Daniel M. Cenicero zuzendariak zine-foruma izango du, Luis Vilek gidatua.
Igandean 19:00etan eskainiko dute berriro pelikula. Azken pasea, aldiz, astelehenean egingo dute, ordu berdinean.