Nakkiga Amurrioko black metal taldeak duela hamar bat egun kaleratu zuen bere bosgarren diskoa: Barneko beldurra. Euskal muturreko metal paganoa jorratzen duen bandak Altsasun aurkeztu zuen lana urtarrileko azken asteburuan eta Galizian, Portugalen, Bartzelonan edota Kantabrian joko dute egingo duten biran.
Berez, CD euskarrian atera da lana, 500 ale ekoiztu baititu Spitako Productions disketxeak; eta orain zigilu gehiagoren babesa bilatzen ari dira biniloan ere plazaratzeko euren musika.
Edonola ere, taldeak adierazi du bere bira eta proiektua, oro har, zalantzan dagoela Burubio Kultur Elkarteak dituen arazoen ondorioz.