Abesti berria plazaratu dute Irune Elgezabal ‘Ziztada’ kantari bilbotarrak Erlantz Serrano ‘Rlantz’ ekoizle amurrioarrak. Ahotsak izena jarri diote abestiari, eta “antsietatearen aurkako borroka pertsonala” irudikatu nahi izan dute, “isolamendua eta Ziztadaren buruarekiko borroka irudikatuz”.
Letrari dagokionez, “ondoeza, aurrera jarraitzeko ezintasuna eta erantzunik ez izatea” islatu nahi izan dute sortzaileek. Ildo beretik doa piezaren musika ere, “mezuaren emozioen intentsitatea” islatuz eta, horrela, “entzumen esperientzia bat” sortuz. Bi sortzaileen aburuz, “kanpoko ahotsen kontrako erronka” da kantua, “eta horien aurka borrokatzeko nahia islatzen da, nahiz eta batzuetan ez dugun ulertzen zergatik”. Gauzak hala, espero dute abestia “antsietatearekin edonolako harremana” izan duten pertsonengana heltzea.
Ibilbide oparo baten azken fruitua
2018ko urtarrilean plazaratu zuten Ziztada & Rlantzek euren lehen diskoa, eta ibilbide oparoa egin dute ordutik hona, beste bi album eta hainbat kantu solte plazaratuta.
Hemen entzun daitezke plazaratu dituzten lan guztiak, argitaratze ordenean: