Kakarro Birigarro pertsonaia zirikatzailea plaza erdian erreta, datorren urtera arte agurtu dituzte inauteriak Amurrioko bizilagunek. Panpina sutara bota aurretik, ordea, ekintzaz beteriko arratsaldea izan dute udalerriko familiek. Eskulanez eta DJ Xaiborren dantzaldiaz gozatzeko aukera izan dute San Anton plazan, besteak beste.
Juan Urrutia plazan erre dute Kakarro Birigarro, udaletxeko erlojuak 18:30ak jo dituen unean. Ehunka lagun bertaratu dira mozorroa soinean, inauteriak azken minutura arte gozatzera.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte