Iker Larrazabalek ez du iazko marka berdintzea lortu. Atzo jokatu zen Binakako Serie B Txapelketako finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Larrazabalek eta Iosu Eskirozek Asier Agirrek eta Martxel Iztuetak osatutako bikotea izan zuten aurrez aurre.
Agirre eta Iztueta nagusi izan ziren partida osoan zehar, eta alde handiarekin iritsi ziren 22. tantora. Azkenean haientzat izan zen txapela, markagailua 22-6 utzi ostean.
Gauzak horrela, iazko garaipena errepikatzetik urrun geratu dira Larrazabal eta Eskiroz. Duela urtebete Zabala eta Gaskueren aurka neurtu ziren, eta 22-16 irabazi zuten norgehiagoka.
Emaitzak emaitza, aurten ere Amurrioko bizilagunen berotasuna jaso du Olabezarreko aurrelariak. Zale asko bertaratu dira Labrit pilotalekura, eta Larrazabalen aldeko pankarta eskegi dute harmailetan. Atzo, aldiz, Urduñako pilotari gazteen sorpresa jaso zuen kirolariak, Korrikan parte hartzen ari zela.
Buruz burukora salto
Binakako txapelketa amaitu ostean, buruz burukoan zentratuko da Iker Larrazabal, txapelketa horretako bere lehenengo txapela lortzeko asmoz. Horrela azaldu zion Aiaraldea Komunikabideari, duela hilabete eskainitako elkarrizketan: