Nola jarraituko duzue larunbateko finala?
Amurrioko Etxegoien Peñako hamaika kide Sevillara etorri gara Athletic animatzera. Ez dugu estadioan sartzeko sarrerarik, baina animatu egin gara Peñen Federazioak egindako deialdira.
Athletic Hirian egongo gara ziurrenik, bertan egongo den giroaz gozatuz. Berrehun metroko barra bat jarri dute. Hori gutxi da Bilbotik gertu bizi garenontzat, baina moldatu beharko gara (barreak).
Autobusez egin dugu bidaia, eta gainerako peñekin batera alde batetik bestera ibiltzea da gure asmoa. Sevilla hain dago jendez gainezka, Huelvan hartu behar izan dugula ostatua.
Athleticek irabaztekotan, nola ospatuko duzue?
Itxaron beharko dugu, behin betiko emaitza jakin arte ezin da ezer prestatu. Joan gaitezen urratsez urrats.
Zer nolako finala aurreikusten duzue?
Athletic oso oso prest dago finala irabazteko. Partidua irabazita goaz Sevillara, konbikzio osoz. Bestela? Zertarako joan?