api 08 Aiaraldea
Larunbatean jende askok jo zuen Bilbora Errege Kopako finala ikusi eta ospatzera, baina ehunka lagun animatu ziren eskualdean geratu eta Athletic eta Mallorcaren arteko norgehiagoka kalean ikustera. Aiaraldeko peñek ekintza ugari antolatu zituzten eguna girotzeko, eta pantaila erraldoiak jarri zituzten hainbat herritan.