Metal doinuak nagusitu ziren atzo Amurrioko Gaztetxean, Su Ta Gar talde mitikoaren eskutik. Duela zenbait aste jarri zituzten salgai emanaldirako sarrerak, eta atzo iragarri zuten denak saldu zituztela. Ehunka lagun bildu ziren San Jose auzoko gune autogestionatuan, eta gaua luzatzeko aukera izan zuten gero, Pineapple Sweets DJen eskutik.
Jaialdi jendetsu ugari antolatu dituzte azken hilabeteetan Amurrioko Gazte Asanbladako kideek. Urtarrilaren 10ean ospatu zuten Gaztetxearen 10. urteurrena, eta Brigade Loco, Streetwise, Cuatro Bancos, DJ Truetox eta Ona eta Guda igo ziren oholtzara orduan.
Argazkiak: Amurrioko Gazte Asanblada