Abesti eta bideoklip berria sareratu ditu Cuatro Bancos talde amurrioarrak. Dime quién eres izena jarri diote sorkuntza pieza berriari, Tio Pete estudioan. Komunika komunikazio agentziako Naia Vallejok ekoiztu du du bideoklipa.
2021ean plazaratu zuten amurrioarrek euren lehen lana, eta iaz aurkeztu zuten bigarren alea. Rap eta rock doinuak uztartzen dituzte, gaztelerazko eta euskarazko letrak tartekatuta.