Mobilizazioak egin ditu Mugimendu Feministak hainbat udalerritan, Euskal Herrian aurten jazotako lehen hilketa matxista salatzeko. Amurrion gaur arratsaldean egin dute elkarretaratzea, Juan Urrutia plazan.
📢 Mobilizazioak egin ditu Mugimendu Feministak hainbat udalerritan, Euskal Herrian aurten jazotako lehen hilketa matxista salatzeko. Amurrion gaur arratsaldean egin dute elkarretaratzea, Juan Urrutia plazan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 8, 2024
Informazio gehiago hemen 👉 https://t.co/TuksqvkuaT pic.twitter.com/jtWXyKFGVC
"Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zitzaigun berri lazgarria; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu zen", kontatu dute antolatzaileek plazan bildutakoen aurrean. Horren aurrean, babesa eta elkartasuna helarazi diete hildakoaren "senide, lagun eta gertukoei", eta nabarmendu dute epaileek ezin dituztela "babesgabe" utzi horrelako indarkeria kasuak pairatzen dituzten emakumeak. "Kasu hau bezalakoekin, argi geratzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen".
Horrez gain, nabarmendu dute indarkeria matxistak "hamaika aurpegi" dituela eta "sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazistak eta kolonialak egituraz sostengatzen duela". Horren aurrean, aldarrikatu dute indarkeria mota hori "lehen mailako arazo politikotzat" hartu behar dela, eta "autodefentsa feministarako deia" ere luzatu dute.