Athletic Clubak Bizkaiko eta inguruko hainbat klubei eman die aukera Sevillan irabazitako Errege Kopa hartzeko, eta ostiralean helduko da Amurrio Clubaren txanda.
12:30ean egongo da garaikurra Basarteko futbol zelaian eta athleticzaleek parada izango dute argazkiak egiteko 18:00ak arte.
Hori bai, zaleek ezingo dute kopa bere oinarritik mugitu ezta ukitu ere, eta objektua Athletic Clubeko langile baten ardurapean egongo da uneoro.
Hurrengo egunean, ekainaren 1ean, Athletic Clubeko emakumeek SD Eibarren kontra jokatuko dute Basarten bertan.