Larunbatean jokatuko dute Athletic Club eta SD Eibar emakumezkoen taldeek lagunarteko euskal derbia, lehiaketa ofizialak etenaldia egingo duela baliatuta. Hitzordua doan izango da 12:00etan Basarten eta Ohorezko sakea Leire Egia Arriola amurrioarrak egingo du, 2019tik 2023ra bitartean Ibaiganeko klubeko jokalaria izan baita harrobiko zenbait taldetan.
Edonola ere, norgehiagokaren atsedenaldian Iker Larrazabal pilotari aiararrak jasoko du omenaldia, larunbatean Serie B buruz buruko txapelketa irabazi baitzuen.
Ez da izango gazteak jasoko duen lehen aitortza eskualdean. Izan ere, Urduña Pilotazale Elkarteak astelehenean omendu zuen entrenamenduak hasi baino lehen, klubeko umeak trebatzen baititu.
🎥 BIDEOA | Iker Larrazabalek Urduña Pilotazale Elkarteko omenaldia jaso zuen astelehenean, buruz buruko txapelketa irabazi ondoren. pic.twitter.com/a0OZTXPUJQ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 29, 2024