Pasa den ostiral arratsaldean, Amurrioko Emakumeon* Sareak antolatuta, Zaintzen III. Foroa egin genuen Amurrioko parkean.
Sarean, Euskal Herriko mugimendu feministak, zaintza eskubide kolektiboaren inguruan, orain dela 2 urte baino gehiago hasi zuen lana eskualdera eta udalerrira ekartzea beharrezkoa dela uste dugu.
Ildo honetan eta azaroaren 30an egin zen Greba Orokorraren inguruan, Amurrioko Udalean aprobatu zen mozio bat aurkeztu zen, non, udalak, besteak beste, zaintza duinen unibertsaltasuna eskubide gisa aitortzen du eta bermatzen du.
Hartutako konpromesuei erantzuna emateko eta Amurrioko Emakumeon* Sareak egindako eskaeraren ondorioz, Amurrioko udalak, Zaintzaren gaiaren inguruko lan-ildo proposamen bat aurkeztu zigun. Eta proposamen hau da, konkretuki, Zaintzen III. Foro honetara eraman duguna. Alde batetik, ezagutarazteko, eta bestetik, parte hartu genuen guztion artean hausnarketa eta ekarpenak egiteko.
Amurrioko Emakumeon* Saretik udalarekin proposamena lantzeko ireki den bidea positiboki baloratzen dugu. Baina hau bidearen hasiera besterik ez da. Gaiak duen garrantzia eta sakontasuna kontutan hartuta, aurrera egiteko, konpromezuak betetzeko neurriak zehatzak eta eraginkorrak izan behar dira. Gainera, erantzunkizuna guztiona izan beharko litzaketeelako eta gainean egon behar garelako, prozesu guzti honetan, parte hartzea zabala izan behar dela uste dugu.