Sandra Vargasen proiektu artistikoa da Laztana Laztana, eta Karla Velarde biolin-jotzaile amurrioarra eta Jorge Larrakoetxea musikaria ditu bidelagun. Udako doinu dantzagarriak baliatu dituzte haien azken kanta plazaratzeko.
Musika elektroniko garaikidea genero klasikoarekin fusionatu nahi izan dute, eta horren adibide dira Johann Sebastian Bachen Badinerie konposiziotik sample bat atera izana, eta Velarderen biolinaren presentzia bera.
Taldekideen ingurukoek “arranopola” hitza ezagutzen ez zutelaz ohartu zirenean erabaki zuten horren inguruko abesti bat egitea, hitza berreskuratzeko eta biralizatzeko helburuz. Vargas izan da letra idaztearen arduraduna, eta “arranopola” lehen planoan jartzeaz gain, emakumeen ahalduntzeari ere bere lekua egin nahi izan dio. Hain zuzen ere, “zure burua maitatu, lagunekin disfrutatu, nahi duzuna egin eta maitasun erromantiko eta normatiboarekin apurtu” da abeslariak bidali nahi izan duen mezua.
Etorkizunera begira indar handiz eta ilusioz dago Laztana Laztana taldea. Nortasun artistikoa garatzea eta oholtzetara igotzea dute helburu batik bat.