Aste honetan Amurrioko epaitegiaren atzeko aldean aparkalekua ireki eta gero, herriguneko beste bi kaletan esku hartzeari ekin dio Udalak oinezkoentzako eremu bilakatzeko.
Horrekin mugatuko dute ibilgailuen trafikoa kale horietan (negozioei, hornitzaileei eta bizilagunei gehienbat emango diete aukera erabiltzeko) eta aparlekuak ere kendu dituzte.
Hain zuzen, Aldai kalera eraman dituzte Aiara etorbidean zeuden aparkatzeko eremuak (Udaltzaingoarentzat eta taxientzat).
Enplegua sustatzeko programan parte hartzen ari diren herritarrak ari dira obrak egikaritzen.
Argazkiak: Asier Mardones