Modesto Manuel Azkonaren familiak larunbatean jaso zituen bere gorpuzkiak Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiaren eskutik.
Horretarako ekitaldia egin zuten foru egoitzaren aurrean eta politikari errepublikarraren gorpuzkiak ez ezik, hobitik ateratzeko lanak eta kasuaren identifikazioa jasotzen duen txostena eta Elgoibarko eta Urduñako kolunbarioetan dagoen Iñigo Arregiren Duintasuna eskulturaren miniaturazko erreplika bat ere.
Gogoratu beharra dago errepresio frankistak erail zuela Saratxon bizi zen errepublikarra eta une horietan Arabako diputatua zela. Zehazki, 2016ra arte ezezaguna zen non ehortzi zuten.
Ekitaldian bertan familiak hartu zuen hitza. Behin gorpuzkiak jasota, Azkona familiak 80 urteko hutsunea ixten aukera izango du.