
Eskualdeko rap sortzaileak izan ziren protagonista atzo gaean Amurrioko jaietan. Streetlight Studio kolektiboko kideak igo ziren Juan Urrutia plazako oholtzara. Ez ziren bakarrik egon, Cuatro Bancos taldeko kideak ere egon ziren kantu batzuetan, letrei musika jartzen.
Parkean, aldiz, sound system doinuak nagusitu ziren, Dardara eta Aiaraldeko soinu sistemetako kideen eskutik.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez