
Atzoko txupinazoko parrandaren ostean, giro lasaiagoa nagusitu da gaur goizean Amurrion. Haur eta adinekoen eguna ospatzen ari dira herrian, eta bi adin tarte horientzako jarduerak dira nagusi.
Goizeko hamaiketan eman diete ohorezko makila hiribilduko pertsona zaharrenei. Udaleko zein kuadrilletako ordezkariek parte hartu duten ekitaldian, eta kalejiran atera dira gero elizaraino. Bien bitartean, haurrentzako puzgarri eta buruhandiak egon dira Mendiko Eskolan. Ondoren, ehunka lagun bildu dira frontoian eginiko adinekoentzako senidetasun bazkarian.
Larunbatera arte luzatuko dira Amurrioko jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.
Argazkiak: Asier Mardones Esteban