
Luzerako eman zuen asteazkeneko Kuadrillen Egunak Amurrion, baina atzo goizean jaiak ez zuen etenik izan. Txirrindularitzako Sari Nagusiarekin hasi zen eguna. Goizeko hamaiketan, aldiz, meza nagusia egin zuten, eta ohorezko aurreskua dantzatu zieten gero herriko agintariei eta jaietako laguntzaileei. Kalejira ikusgarria abiatu zuten jarraian, hainbat udalerritako erradoien parte hartzearekin, eta herri kirolen erakustaldiarekin amaitu zuten goiza, San Anton plazan.
Bihar arte luzatuko dira Amurrioko jaiak. Gaur -ostirala- San Rokeko zelaietara mugituko da giroa goizean. Gauean, aldiz, kuadrillen ohiko karroza desfilea izango da ekitaldirik esanguratsuena. Hemen ikusi daiteke egitaraua osorik.
Argazkiak: Asier Mardones Esteban eta Chris Gomez Dominguez