Lamuza parkean igaro zuten arratsaldea atzo Laudioko kuadrillek. Zelai erre txapelketa egin zuten lehenbizi, Basapiztiak kuadrillak antolatuta.
Ondoren, Jalgi eta Kolokaneko kideek hartu zuten lekukoa, iaz sortutako Laudio Conquis lehiaketaren bigarren edizioarekin.
Zelai errean eta Laudio Conquisen lehiatzen igaro dute arratsaldea Laudioko kuadrillek 👇👇👇 pic.twitter.com/6zrDkVF6ik
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 16, 2024
Ondoren, Zumalakarregi etorbidera mugitu zen jendea, bertatik abiatu baitzen Zoroak eta Zirika kuadrillek antolatutako kalejira, parrillada mugikorrarekin eta Sakatu elektrotxarangak girotuta. Ohikoan bezala, ehunka lagun bildu ziren bertan.
Ehunka lagun bildu dira Laudion Sakatu elektrotxarangaren kalejiran 👇👇👇 pic.twitter.com/eK5oLcA7Gz
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 16, 2024
Gaur amaituko da Laudioko jaien lehen txanpa. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.