Gai anitzak landu zituzten atzo Amurrioko karrozen desfilean. Trot-Art taldeko kideak gailendu ziren lehiaketan, Barbie filma irudikatuta. Txabolakoak kuadrillakoek Athleticen gabarra eraiki zuten, El Boli-koek zirkua irudikatu zuten, Euskotarrakekoek koralezko arrezife bat atondu zuten eta Dantza Lagunakeko kideek "Hard Rock Las Vegas" gaia izan zuten oinarri.
Gai eta kolore aniztasuna nagusi Amurrioko kuadrillen karrozen desfilean 👇👇👇 pic.twitter.com/ue1sWwna6Q
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) August 16, 2024
Irudimenez gain, aldarriak ere plazaratu zituzten desfilean. Alde batetik, Herriarenak kuadrillak euskararen aldeko ontzia irudikatu zuen, Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari diru-laguntza kendu diola salatuz. Bestetik, Solaria makro-proiektuaren aurkako mezuak jarri zituzten karrozak garraiatzeko baliatutako traktoreetan.
Desfilearen ostean aukera egon zen gaua luzatzeko, Akerbeltz erromeriaren eskutik.
Gaur amaituko dira Amurrioko jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa.