
Bihar ospatu behar zuten II. Egurre Jam skate eta BMX jaialdia, baina azken unean bertan behera uztea erabaki dute, euria iragarri baitute arratsaldean. Antolatzaileek adierazi dute saiatuko direla ahalik eta lasterren antolatzen berriro, baina zaila izango dela aitortu dute.
Izan ere, Sergio Layos eta Javitxu de la Torre BMX puntako kirolariek hitzordu ugari dituzte eta egoera berean dago Ian Ponciano skater bermeoarra.
Andima Errazti amurrioarra da ekimenaren sustatzaile nagusia eta egun osoko egitaraua prest zuten: herri bazkaria, erakustaldiak, lehiaketak, musika emanaldiak.... aurreko urteetan egin bezala.