
Asteburu bizia izan da honakoa Lezaman. Herriko jaiak antolatu dituzte, eta dozenaka bizilagun elkartu dira eginiko jardueretan. Musika, kirola edota dantza izan dira jaietako osagai nagusiak.
Aldarrikapenerako tartea ere izan dute Lezamako herritarrek. Izan ere, oso presente egon da Solaria enpresak Arabako lurretan eraiki nahi duen makroproiektu fotovoltaikoaren aurkako mezua.
Argazkiak: Lezamako Jai Batzordea