
Eskualdeko trikiti eta pandero joleak kalera ateratzeko asmoarekin ospatu da gaur Aiaraldeko III. Trikitixa Topaketa. Eskualdean trikitiaren eta panderoaren mundua indartzea dute helburu.
11:30ean eman diote hasiera egunari herriko plazatik abiatu duten kalejirarekin, triki-poteoa ere egin dute, eta eguerdian Amurrioko gaztetxean egin dute bazkaria.
David Rodriguez Peña antolatzaileak ekimenaren gaineko xehetasun guztiak eman zituen Aiaraldea Komunikabidean.