Amurrioko emakumeek* badute lokala

Erredakzioa 2024ko aza. 24a, 21:15

Gaur inauguratu dute Amurrioko Emakumeon* Sarearen espazio berria, Villa Fe eraikinean. 

Herritar ugari bertaratu dira gaur goizean Amurrioko Villa Fe eraikineko goiko solairura, bertan baitago herriko Emakumeon* Sarearen lokala. Gaur inauguratu dute espazioa, eta goiz osoko egitaraua prestatu dute horretarako.

Emakume artisauen azokarekin hasi dira motorrak berotzen. Eguerdiko hamabietan egin dute sarearen aurkezpena, eta datozen hilabeteetan garatuko dituzten ekintzak ere izan dituzte mintzagai. Musikarako tartea egon da ondoren, Akorde ahots taldearen eskutik. 

Argazkiak: Amurrioko Emakumeon* Sarea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide